Curriculum

1968 an Bilbon jaioa, piano ikasketak M. P. Bilbao, C. Ibarra eta A. Castrillorekin egiten ditu, Piano, Solfeo, Pedagogia musical eta Música de Cámara tituloak Bilbo eta Gasteizeko kontserbatorioetan kalifikazio ezin hoberekin ateraz.

1988ean Sestaoko udal kontserbatorioan piano irakasle postua irabazten du. Bitartean, eta bereziki beste musikariekin duen harremanak direla eta (Portugaleteko udal bandan lehenengo klarinete bezala aritzen da zenbait urteetan) instrumental akonpainamenduaren munduan hasten da.

1994ean Bilboko Goi Kontserbatorioan kontratatzen dute haize eta hari instrumentuak akonpainatzeko. Hurrengo urtean Alejandro Zabala maisua ezagutu eta berak ahots akonpainamenduaren munduan sartzen du, 1997ean A.B.A.O. (Asociación bilbaina de amigos de la ópera), lehenengo laguntzaile bezala eta gero Pianista eta Musikal Zuzendari postua jasoz. Postu honetan Ariadne auf Naxos , Das Rheingold, Der Rosenkavalier, La Favorita, Aida , Die Walküren , Cenerentola , Idomeneo , Madama Butterfly , Der Freischutz , Lucrecia Borgia , Lucia di Lamermoor, Samson et Dalila, Siegfried, Tosca, I Vespri Siciliani, Le nozze di Figaro eta Il Trovatore Friedrich Haider , Manuel Galdulf, Günter Neuhold, Daniele Callegari Antonello Allemandi , Wolf Dieter Hauschild, Paolo Arrivabeni, Ralf Weikert, Yoram David, Stephan Anton Reck, Eric Hüll, Marco Guidarini, Roberto Rizzi Brignoli y Pier Giorgio Morandi maisuen zuzendaritzapean egiten ditu, baina 2002ean Musikene, Euskadiko goi-mailako musika ikastegiko ikasketa burua izateko uzten du postua.

Urte hauetan bai estatu mailan bai atzerrian kontzertu asko ematen ditu G. Abendaño, C. Aparicio, S. Ariño, M. Atxalandabaso, I. Bartolomé, P. Calderón, J. M. Díaz, N. Intxausti, P. Levandi, I. Ojanguren, M. Olano, N. Orbea, J. Palacios, J. L. Sola, M. Ubieta eta J. A. Urdiain abeslariekin eta bai zenbait instrumentariekin. Ainhoa Garmendia sopranoarekin mantentzen duen harremana aipatu behar da bereziki, beraren kantaldi guztietan laguntzen bait du, eta J. Bautista eta T. Garbizuren mendeurrenak izan zirela eta, Cervantes Institutoaren eskuz Rumanian, Grecian, Polonian eta Alemanian kontzertuak eman zituztelarik. Bestaldetik, 2002ean Fernando Latorre baritonoarekin Ipar Amerikako zenbait estatuetako unibertsitatetatik jira bat egin du Rafael Albertiren omendurako “La voz del mar” deitutako programa batekin.

2003-2004 denboraldian Madrilgo Teatro Real-ak deitu du Wagnerren Siegfried eta Götterdämmerung operetan Peter Schneider maisuaren eskupean lan egiteko, eta Bartzelonako Liceu-ak bietako lehenengoa egiteko, Bertrand de Billy maisuarekin.

2003 urtetik Euskal Herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Arte eta Kulturako topaketetan zenbait kurtsoen Zuzendari eta pianista izaten da. 2005ean, Zumaiako Nazioarteko musika jaialdiaren Zuzendari Pedagogikoa izan da.

Juventudes Musicales erakundeak antolatutako Kantu txapelketa nazionalean eta Bilboko Nazioarteko Kantu Lehiaketan aritu da pianista bezala, eta baita ere Isabel Rey , Teresa Berganza, Ana Luisa Chova, eta Gianni Mastino (kantua), Claude Delangle (saxofoia), José Luis Estellés eta Antony Pay (klarinete) eta Henri Bok (klarinete baxua) maisuek emandako master klass eta kurtsoetan.

gora